Bilbo, 1970.
Leioan kazetaritza ikasketak egin zituen, eta kazetaria da lanbidez. Bizkaia Irratian lan egin ondoren, Euskadi Irratian ari da lanean kazetari gisa. Honez gain, kolaborazio ezberdinak egin izan ditu: Habe, IVAP, edota Napartheid aldizkarietan, Euskaldunon Egunkaria eta Deia egunkarietan, Euskal Herria Irratian...
Hiru liburu argitaratu ditu orain arte: Korte bat mesedez (Alberdania, 200), Gutiziak (ipuin bat idatzi zuen bilduma honetan) (Txalaparta, 2000) eta Jat (Elea, 2005).