Euskal Idazleen Elkartea

Iñaki Mendiguren

Iñaki Mendiguren

Biografia - Kurrikuluma

Ezkio-Itsaso, 1954.

Igartu Beiti baserri zaharrean jaio zen. Filosofia eta Letretan (Historia Moderno eta Gaur Egungo adarrean) lizentziatua Deustuko Unibertsitatean.

Urte askoz Arrasaten bizi izan zen eta inguru hartan irakaskuntzan lan egin ondoren, gaur egun jaioterrian da berriro eta itzultzaile da bere kontura, argitaletxeak, enpresak, erakundeak, etab. dituelarik bezero. Bere itzulpen-lan garrantzitsuenen artean daude Tocqueville-ren Amerikako Demokrazia (2 lib.), Toynbee-ren Historiaren Azterketa (2 lib.), Elizen Arteko Biblia talde-lanean, J. Swiften Gulliverren bidaiak, Harry Potter saila, eta haur- eta gazte-literaturako beste liburu asko.

Bere sortze-lanak bi eleberri dira, eta artikuluak egunkari eta aldizkarietan.

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org