Legazpi, 1963.
Unibertsitaterainoko ikasketak egina eta hamazazpi urterekin idazten hasia. Lau urtez (1983 -1987) euskara irakasle modura aritu zen Legazpiko AEK-n eta herriko udal euskaltegian, ostean.
Hots kultur aldizkariko lankide gisa hasi zen eta arduradun amaitu. Xut literatur aldizkarian ere eginkizun berberetan jardun zuen.
Itzultzaile lanetan ere aritu izan da: euskaraz, gaztelaniaz eta esperantoz. Azken hizkuntza honetan, Bernardo Atxagaren Behi baten memoriak argitaratu zuen. Aurretiaz, esperantoa ikasteko eskuliburua plazaratua zuen, Esperantoa ikasgai.
Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du.
Baporea 2009 saria jaso berri du Vampiria eleberriagatik.