Euskal Idazleen Elkartea

Jokin Muñoz Trigo

Biografia - Kurrikuluma

Castejon, 1963.

Irakasle Eskolan eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen. Helduen euskalduntze alorrean eta Irakaskuntza Ertainetan aritua da.

Sei hilabetetan, Euskaldunon Egunkariako Begia gehigarrian kolaboratzaile lanetan aritu zen.

1995ean Hausturak liburua eman zuen argitara. Ipuin zein nobelatzat jo daitekeen narrazio honetako istorio guztiak Izurkiz izeneko irudikatutako herria dute eskenatoki; trena eta tren geltokiak dira protagonista nagusiak. Poesia, gutunak eta egunkarietako informazioak uztartzen ditu egileak narrazioan.

1997. urtean Joan zaretenean eleberria argitaratu zuen Alberdaniaren eskutik. Bertan Alvaro Egiazabal pertsonaiaren pentsamenduak azalerazten ditu idazleak, Donostiako gaztaroko pasadizoak gogoratzen ditu bere lagun bat atxilotu dutela esaten diotenean.

2004ko Euskarazko Literaturako Euskadi saria jaso zuen, Bizia lo narrazio liburuarekin (Alberdania). Mu�ozen literatura �berritzaile eta arraildurarik gabeak� saritu zuen epaimahaikoak.

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org