Lasarte-Oria, 1972.
Kazetaritzan lizentziatua eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Gidoilari Masterra egina du. Kazetari eta gidoigile gisa lan egin du zenbait egunkari eta telebistan. Prentsa kolaboratzaile bezala dihardu, gaur egun.
Hizkuntza artistiko desberdinakelkartzen dituzten Memorie Periferiche eta Periferiak enkontruen sortzailea eta koordinatzailea da.
"Zer kontatua dudanean hasten naiz istorioa, pertsonaiak eta gaiak lantzen. Hala ere,idazten hasi aurretik hasiera eta bukaera zehaztu beharra dauzkat;ezinbestekoak ditut nora noan jakiteko. Irakurzaletasunak eraman ninduen idaztera. Batetik eta bestetik edaten noa, etengabe: Clarice Lispector, Alejandra Pizarnik, John Berger, Millás, Vila-Matas, Atxaga...", adierazten du.
2000. urtean argitaratu zuen lehenengo elaberria: Edo zu edo ni (Erein). Hurrengo urtean, Sartu, korrontea dabil (Erein), Euskadi Sarietarako izendatutako lana, eman zuen argitara.