Donostia, 1947.
XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadan Argia taldean eta Lur argitaletxean jardun zuen. 1977an kazetaritzan eman zituen lehen urratsak. Egin egunkari desagertuan hasi eta, ondoren ETBko aurkezlea izan zen eta, halaber, Deia-n eta El Diario Vasco-n lan egin zuen.
Gidoigile gisa, 1983an Albaniaren Konkista idatzi zuen, eta handik lau urtera, "Lauaxeta"ren gidoia.
Zergatik panpox izan du eleberririk arrakastatsuena. Geroztik ipuin-bildumak idatzi ditu, besteak beste, Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik eta bi eleberri: Saturno eta Aldatuko da nire bizitza .
Literatur Kritikarien Sari Nazionala eta Irungo Hiria sariak jaso ditu, azken hau 1982an "Maitasunaren magalean" poema-liburuagatik.
1982. urtean Maitasunaren Magalean poesia liburua argitaratu zuen. Ez zen hori, ordea, egilearen lehen poesia saioa, ordurako argitaratua zuen San Pedro Bezperakoak poema luzea; Gipuzkoa Saria jaso zuen 1971. urtean.