Euskal Idazleen Elkartea

Jose Mª Velez de Mendizabal Azkarraga

Jose Mª Velez de Mendizabal Azkarraga

Biografia - Kurrikuluma

Aramaio, 1949.

Ekonomia eta Enpresetako Zientzia ikasketak burutu zituen. 1985-1989 urteen artean EIEren lehendakari izan zen eta 1993az geroztik Eusko Ikaskuntzaren kudeatzailea.

Biografia liburuak eman ditu argitara, hala nola, Sebero Altube (1969), Iokin Zaitegi (1981) eta Pedro I. Barrutia (1983). Literatur genero ezberdinak landu ditu: Sixties (1990), artikulu bilduma; Zeu zara, Carmen (1984), ipuin liburua, edota Samurai berria eleberria dira, besteak beste, aipatu genero aniztasun horren lekuko.

Euskaldunon Egunkarian kolaboratu zuen, besteak beste, eta Arrasate Press eta Arrasate Telebistako kide izan da.


© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org