Azkoitia, 1963.
Euskal Filologiako lizentziatura lortu zuen Deustuko Unibertsitatean, Donostiako egoitzan (EUTG). Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan euskarazko irakasle izan zen 1986-1988 urteetan.
Euskaldunon Egunkaria-ko Kultura Saileko erredaktore bezala egiten zuen lan itxi zuten arte. Gaur egun, Berria egunkaria betetzen du lan berbera.
Liburuez gain, ipuin eta artikulu ugari idatzi ditu egunkari eta aldizkari hauetan, besteak beste: Txortan, Ai, ama, Atte, Susa, Literatur Gazeta, Plazara, Hemen, Irudimena, Literatura, Hegats, Euskaldunon Egunkaria, Egin, AHTaren Aurkako Aldizkaria, Egan, Jakin, Administrazioa Euskaraz, Ostiela!, Donostia Aisia, Buztinikara....
Zigarrokin baten azken keak eleberrian, Mari Jose Olaziregi literatur adituaren esanetan, gaixorik dagoen pertsonaiaren disekzio psikologikoa egiten du Zabalak; zientzian, garapenean eta Jainkoan fedea galdu duen protagonistaren disekzioa.
Kaka esplikatzen bere bigarren eleberrian, Hemen astekarian idatzitako literatur idazkiak tartekatzen ditu Zabalak; Olaziregiren iritzian Peter Handke eta Thomas Bernhard idazle austriarren eraginak nabaritu daitezke narrazio honetan.
Inon izatekotan (Susa, 2006) du argitaratutako azken liburua. 1985etik 2006ra urtera arte idatzi dituen gogoetak, oharrak, artikuluak, poemak eta ipuinak irakurri daitezte literatur bitakora kaiera honetan. Liburuko izenburua profitatu du Inon izatekotan bloga sortzeko.