Euskal Idazleen Elkartea

Aurelia Arkotxa Mortalena

Aurelia Arkotxa Mortalena

Biografia - Kurrikuluma

Baigorri, 1953.

Nafarroa-Beherean jaiotakoa, haurtzarotik bizi izan da Hendaian. 1994tik aurrera Kanadan igaro ditu denboraldiak. Filologia Hispanikoan lizentziatua, Euskal Filologian doktoretza lortu zuen. 1990. urtean tesia aurkeztu zuen Bordeleko Unibertsitatean, Gabriel Arestiren gainean idazten zen lehena: Maldan behera ikertu zuen. Euskal Filologia irakasten du Bordeleko Unibertsitatean eta Baionako Fakultatean.

Maiatz aldizkariko sortzaile, Kennet Whitek zuzendutako Institut International de Géopoétique erakundeko kidea da.

Bere literatur sorkuntzan Imaginaire et poésie dans Maldan behera de Gabriel Aresti saiakera azpimarratu daiteke. Frantsesez idatzitakoen artean, Antoine dïAbbadie kultur mezenasaren bizitzan oinarritutako liburua ezin da aipatu gabe utzi: Pénsées, études et voyages de 1835; Patri Urkizurekin lankidetzan idatzitakoa.

Poemagintzaren alorrean, Atari ahantziak argitaratu zuen 1993. urtean; Grezia klasikoaz eta Egiptoko mitologiaz blaitutako poemak.

2000ean Txalapartak kaleratutako Gutiziak ipuin bildumaren barruan, Marko Poloren ametsa eman zuen argitara.

2003. urtean Euskaltzaindiako urgazle izendatu zuten.










© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org