Euskal Idazleen Elkartea

Aitor Zuberogoitia Espilla

Aitor Zuberogoitia Espilla

Biografia - Kurrikuluma

Etxebarria, 1972.

Kazetaritzan doktorea 2003ko martxoan EHU-UPVn doktorego-tesi hau irakurri eta gero: Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean. Egin, Deia, Enbata, Ekaitza, Gara eta Le Journal du Pays Basque kazeten ikerketa eta euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena.

AEK, Aizu!, Argia, EHU-UPV, Euskal Idazleen Elkartea, Euskaldunon Egunkaria, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta Zenbat Gara elkartean (Bilbo Hiria Irratia eta Zenbat Gara aldizkarian) lan egindakoa da. Gaur egun Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean dihardu beharrean, bertako komunikazio ikasketetan murgilduta, eta UEUko kide ere bada.

Hainbat hedabiderekin kolaboratu izan du, hala nola, Administrazioa Euskaraz, Ekintza Zuzena, Ostiela, Herria 2000 Eliza, Irutxulo, Jakin eta Elkarri aldizkariak, Berria eta Gara egunkariak eta Xorroxin, Euskalerria eta Euskadi irratiak.

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org