Gasteiz, 1958.
Psikologia eta Maisu ikasketak egin zituen Salamancan, eta Gasteizen berriz Euskal Filologia burutu zuen. Irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioan lan egin du, baita sindikalgintzan ere.
Bi poema liburu argitaratu ditu: Hari hauskorrak (1993) eta Kartografia .Gerardo Markuletak azkenaren gaztelaniazko itzulpena egin zuen: Cartografía (Bassarai, 2000).
Liburuok Kritika Saria jaso zuten (1994 eta 1999 urteetan).
Koldo Izagirrek bildutako antologian ere parte hartu du: XX. mendeko poesia kaierak, (2000, Susa). Poesia kaierotan laburbiltzen du Izagirrek Arregiren poesiaren nondik norakoa.
Esperoan poema bilduma txikia argitaratu zuen Talaia aldizkarian (4. zenbakia, 1999ko maiatza).
Bestalde, artikuluak idatzi ditu aldizkari (Volgako Batelariak literatur bitakoran, esaterako) eta egunkarietan. Itzulpengintzan ere aritua da.