Euskal Idazleen Elkartea

Jon Arretxe Perez

Jon Arretxe Perez

Biografia - Kurrikuluma

Basauri, 1963.

Heziketa fisikoan lizentziatu zen eta Euskal Filologian doktorea da.

Pianoko karrera ere egina du.

Euskara irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan eta Heziketa Fisiko irakatsi zuen EHUn, Gasteizko Irakasle-Eskolan.

Munduan zeharreko bidaia asko egin izan ditu. 1991n argitaratu zuen lehen liburua, Hakuna matata. Geroago, Basauriko euskararen gaineko ikerkuntza kaleratu zuen, bertako udalak argitaratua.

Eleberria, bidaia-kronika edota ipuingintza jorratu izan ditu batez ere: Tubabu bidaia kronika (Elkarlanean, 1994); Urrezko triangelua (1995, eleberria); Tuparen seme-alabak (1996, bidaia); Harresi handirantz (Zubia-Alfaguara, 1997); Ostegunak (Elkarlanean, 1997, cuentos); Oroituz (Elkarlanean, 1998); Ostiralak (Elkarlanean, 1999,ipuingintza); Zazpi kolore (Elkarlanean, 2000, ipuinak); eta Lurraren taupadak (Edit. Alfaguara-Zubia, 2001).

Iaz argitaratu zuen bere azken bidaia kronika, Griot (Elkar).

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org