Euskal Idazleen Elkartea

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Biografia - Kurrikuluma

Etxebarria, 1963.

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Etxebarrin jaio zen, baina Usurbilen bizi da orain bere familiarekin.
Irakasle ikasketak egin zituen, eta baita Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ere.
Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, Literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin.
Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean.
Literatura ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, album familiarra...
Prentsan ere aritu izan da azken urteotan.

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org