Euskal Idazleen Elkartea

Eider Rodriguez Martin

Eider Rodriguez Martin

Biografia - Kurrikuluma

Orereta, 1977.

Publizitatean lizentziatua eta lanbidez editorea da.

Kazetari lanetan aritua da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunerokoetan.

Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004)) narrazio liburua da argitaratu duen lehen literatur lana.

2006an Irene Nemirovskiren lehen liburua Le bal euskaratu du Eider Rodriguezek Dantzaldia (Txalaparta, 2006) izenburupean. Hogeita bost urterekin idatzi zuen Nemorovskik liburua. Naziek Auschwitzen hil zuten idazleak ama-alaben arteko hartu-eman istilutsuak jorratzen ditu liburu honetan.

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org