Euskal Idazleen Elkartea

Edu Zelaieta Anta

Edu Zelaieta Anta

Biografia - Kurrikuluma

Gasteiz, 1973.

Euskal Filologian doktorea. Literatura Unibertsala eta Euskara gaiak ematen ditu DBHko bigarren zikloan, Iruñeko Jaso Ikastolan.

Hainbat komunikabidetan kolaboratu izan du: Euskaldunon Egunkaria, Berria, Hala Bedi Irratia, Radio Vitoria, Geu Gasteiz, Texturas... Egun, Argian idazten ditu iritzi zutabeak.

Dialektologiari buruzko zenbait lan argitara emanak ditu Fontes Linguae Vasconum eta Euskera aldizkarietan. Halaber, Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa doktorego-tesia laster publikatuko da.

Zenbait literatur sari eskuratu ditu, hauen artean aipagarri, Ernestina de Champourcin (2001) eta IV. Joseba Jaka Beka (2003).

Musikarekin uztarturik hainbat poesia emanalditan parte hartu du. 2004an, Mugaldekoak izeneko literatur ikuskizuna sortu zuen. Euskal Herrian eta Katalunian barrena ibili eta gero, 2006ko maiatzean Gaztelupeko Hotsak zigiluak Mugaldekoen CD-Liburua argitaratu du.

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org