Euskal Idazleen Elkartea

Edu Zabala Garagartza

Edu Zabala Garagartza

Biografia - Kurrikuluma

Eibar, 1958.

Sevillan, Nekazal ingenieritza teknikoa burutu eta 1983az geroztik euskara eta natur zientzien irakaslea izana. Egun, DBHko euskara irakaslea Irungo Txingudi ikastolan.

Elhuyar eta Plazara aldizkarietan hainbat artikulu zein idazlan argitaratutakoa. Azken aldizkari honek 1988an antolatutako narrazio laburren lehen saria jaso zuen Metro sutan izenburukoarekin.

Hiru liburu plazaratu ditu: Inauterietan (Gero, 2004), non Euskal Herriko inauteri famatuenak ipuinetan jartzen dituen, Ezka(Gero, 2004) 1407ko Nafarroan kokatutako elaberri historikoa, almadiarien bizimoduari buruz, eta azkena, Onddoak, ondo? (Gero-Mensajero, 2005) non onddo biltzaileak parodiatzen dituen.

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org