Ondarroa, 1978
Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua (Deustuko unibertsitatean). Bertso munduarekin lotura dauka gaztetatik; txapelketa, plaza eta bertso idatziak utzi eta orain gai-jartzaile lanetan aritzen da.
Hainbat komunikabidetan ibili da kolaboratzaile gisa, hala nola, Euskadi Irratia, Deia, eta azken aldian, Berrian zutabegile.
Aldizkari ezberdinetan ere idatzi izan du: Karmel, Bolo Bolo, Linterna gorria... Zenbait sari ere jaso ditu bertso eta literatura lehiaketetan, eta han-hemenka beste lan batzuk ere baditu argitaratuak.
Ezkatak (Susa, 2006) poesia liburua, eta haur literaturaren alorrean Amonak nobioa du, eta zer? (Elkar, 2006) liburuak eman ditu argitara.