Altsasu, 1964.
Lizentziatua da Historia eta Geografian, eta 1990tik Euskaldunon Egunkarian izan da lanean, itxi zuten arte.
Egun, Berriako Iruñeko kultur kazetaria da. Argia Saria bi aldiz irabazitakoa (1991 eta 1999 urteetan) eta Rikardo Arregi Saria 1995ean.
Ez zaigu ahaztu kronika idatzi du, euskal jatorriko argentinar desagertaraziei buruzkoa (Susa, 1998) eta Gaizkileen faktoria Hemingway eta euskaldunez bestea (Euskaldunon Egunkaria, 2000). Bestalde, Pasionaria biografia ere argitaratua du (Elkar, 1998).
Berriki argitaratu du fikziozko lehen liburua: Mundu txikia (Susa, 2005).