Informazio Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (1984). Itzulpen Masterra ere egina du Deustuko Unibertsitatean. Ugariak dira egin dituen itzulpenak, bai euskaraz bai eta gazteleraz.
Doktorea Center for Basque Studies, University of Nevada, Renon, 2000. urtean.
Ero hiria (Alberdania, 2006) bere azken liburuko narrazioak Renon (AEB) kokatuta daude. Areago, Reno hiria bera da pertsonaia nagusia, ipuinetako pertsonaiei biziki eragiten dielako. Horregatik, Reno hiriak berak jasaten ditu denboraren erasoak, pertsonaiek bizi dituzten egoerekin batera. Paralelismoak ematen die tonu dramatikoa, ironikoa eta komikoa narrazioei, pertsonaiek eta hiriak bat egiten dutelarik.