Errenteria, 1963.
Bermeon bizi da orain dela hamar urte. Filologia Hispaniarra ikasi ondoren, zenbait institututan ibili zen irakasle. Gaur egun ISEI-IVEI (Euskal Herriko Ebaluazio eta Ikerkuntzarako Institutua) erakundean lan egiten du, Didaktika Departamentuan.
1998. urtean Baporea saria irabazi zuen Printzesa puzkertia lanaren eskutik; SM argitaletxeak argitaratuko zion, 1999ean, gazteei zuzendutako narrazioa.
Aurretik, alabaina, gazteleraz idatzitako lanekin zenbait sari ere irabaziak zituen: Salamankako Atenea saria 1992. urtean eta urte bereko Donostia Hirian bigarren saria.
Mariasun Landa idazlearen eragina aitortu izan du eta Landak berak bultzatu ziola gazte literatura euskaraz idazterako orduan.
Bere gazte literaturako lanen artean, Mari, Eskolan, Benetako pirata eta Maritxu aipatu behar dira (ikus. bibliografia). Benetako pirata liburua berak margoztutako marrazkiekin hornitu zuen.
Irakurlego gazteari begira idatzitako Kixmi elurpean (Elkarlanean, 2005) narrazioan gazteak irakurtzen jartzea du xede nagusietariko bat.