Euskal Idazleen Elkartea

Andoni Egaña Makazaga

Andoni Egaña Makazaga

Biografia - Kurrikuluma

Zarautz, 1961.

Bertsolaria. Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizen. 1993 eta 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan txapeldun izan zen. Besteak beste, bertsogintza, artikulugintza eta gidoigintza ditu bizibide. Literaturgintzan ere hainbat liburu argitaratu ditu.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da (1995-2000), eta egun, ahozkotasuna eskolan lantzeko metodo bat sortzen ari den lan taldeko partaide da.

Sokratikoek ere badute ama ipuin-bilduma (Elkar, 1989) eta Aitaren batean (Elkar, 1990) artikulu-bilduma nabarmendu daitezke bere literatur ibilbidean. Bertsolaritzari buruzko saiakera bat idatzi zuen, Jon Sarasuarekin eskuz esku, Zozoak beleari (Alberdania, 1997).

1999. urtean Euskadi Saria jaso zuen, Pausoa noiz luzatu eleberriari esker.








© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org