Iruña, 1960.
Kazetaritzan lizentziatua da.Deia,Euskal Telebista eta Navarra Hoy-en aritu ondoren, Nafarroako Gobernuko itzultzailea da gaur egun.
1990. urtean Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakari bihurtu zen. Honez gainera, Nafarroako Euskararen Kontseiluko ordezkari izan zen; 1999an bere kargua utzi zuen Nafarroako Gobernuaren euskara politikarekin bat ez zetorrelako.
Narratiba da bere sormenaren ardatza. Hala ere, antzerkigintza ere jorratu izan du: 1984ean Mugetan Irri lana idatzi zion Ortzadar taldeari, esaterako.
1985ean, Iruñako Udalaren Egile Berriendako literatur lehiaketa irabazi zuen Sasiak ere begiak baditik karlisten garaian lekututako nobelari esker.
Geroago, Xalbador Saria irabazi zuen Ur uherrak nobelarekin, eta 1997an Euskadi Saria Tigre ehizan nobela laburrarekin. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria ere irabazi zuen 1990an.