Euskal Idazleen Elkartea

Programakidazleak ikastetxeetan

EIE-tik eskatzen duguna

Epeak errespetatu

Irailaren 28tik urriaren 9ra bitartean egin daitezke eskariak. Onarpen gutuna azaroaren 2tik 6ra jasoko duzue postaz.

 

Saioa onartua bada, dagokizuen idazlearen kontaktua emango dizuegu, zeuek berarekin harremanetan jar zaitezten. Idazlea zuen deiaren zain egongo da.

 

Saio eguna finkatu

EIEk eta programan parte hartzen duten idazleek, saioak lehenbailehen finkatzea eskatzen dizuegu. 2010eko urtarrilaren 29a da horretarako azken eguna.

 

Ordainketak

Onarpen gutunarekin batera 50€-ko faktura iritsiko zaizue. Literaturbideen kasuan 200€-koa da. Ordainketa 2009ko abenduaren 18a aurretik egin behar da.

 

Balorazio orria bete eta bidali

Programa behar bezala baloratu, eta hurrengo ikasturterako zuen iritziak jaso ahal izateko, balorazio orria bete behar duzue. BEHAR diogu, Eusko Jaurlaritzak ere eskatzen dizkigulako. Beraz, eta arazorik sor ez dadin, saioa gauzatu eta berehala posta arruntez honako helbidera bidaltzea eskertuko genizueke:

 

Euskal Idazleen Elkartea
(Idazleak ikastetxeetan)
Zemoria 25, behea
20013 Donostia

 

 

Hemen duzue balorazio orria

 

Saioa prestatzeak merezi du!

Idazlea joan aurretik:

  • Liburua irakurri
  • Autoreari buruzko erreferentziak lortu
  • Pasarte batzuk bereziki landu
  • Pertsonaia, paisaia eta lekuaz ikasgela apaindu
  • Galderak prestatu...
  • Espektatibak sortu!!
40 ikasle baino gehiago debekatuta

Gogoan izan ezin dela 40 ikasle baino gehiago elkartu saio bakoitzeko.

Arau hori beharrezkoa da saioaren kalitatea bermatzeko.

Egunean bertan

  • Idazleari harrera egin
  • Behar bezala ikasgelan aurkeztu (ikasle batek egin dezake lan hori).
  • Saio egunerako liburua eskuartean izatea eskatu ikasleei.
  • Saioa amaitzean liburuak sinatzeko txokoa prestatzea polita izaten da; ikasleari autorearekin harreman zuzen bat izateko aukera sortuz eta oroigarri gisa gordez.
  • Besteen aurrean galderak eta iritziak azaldu ditzatela ikasleek, bakarka irakurritakoa konpartituz.

Literatura zerbait bada, esperientzien elkartrukea da...

LUZARRAGA, Asel: Eleberria lantzeko gida (Liburuen xarma 6), Euskal Idazleen Elkartea, 2005

 

Ondotik

 

Utzi al du arrastoa idazlearen bisitak? Ikasleen iritzia jasotzea beti da baliagarria.

Saio hauen helburua idazleak eskolara eta eskolako irakuleengana hurbiltzea izan da, batik bat, baina hurbilketa horretan ez dira ikasleak bakarrik izan hartzailea eta jasotzaile. Ideiak eta asmoak idazleengandik irakuleengana joan direla pentsatu nahi dugu, eta halaxe izango zen neurri handi batean, baina alderantzizko bidea ere egin dute hainbat eta hainbatetan. Esan nahi dugu ideia berri eta berritze-asmo asko jaso ditugula idazleok ere.

TXILIKU: Zer egin dezake nire ikasle batek liburu batekin? (Liburuen xarma 1), Euskal Idazleen Elkartea, 2003.

Liburuak lantzeko ideia batzuk bildu ditugu PDF batean, jaitsi ezazu:

liburuak lantzeko ideiak PDF formatuan

 

 

Ez ditugu maite

talde handiak ez

Talde handiak

fotokopiarik ez

Fotokopiak

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.orgrss jarioa