2009-2010 ikasturterako eskabide epea itxi da.
Idazleak ikastetxeetan Euskal Idazleen Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean antolatzen duen programa da. Honen bidez, euskal idazleen lana ikasle eta irakasleen artean ezagutarazten da. Irakurzaletasuna sustatzea da azken xedea. Ikaslearen ibilbidean eragin nahi dugu, eta baita ere, txikia izan arren, arrastoa utzi.
Ikaslearengana heltzeko irakaslea dugu bitartekari. Ikastetxeetako plangintzan eta ikasketa curriculumean jasota daude irakurzaletasuna sustatzea, euskal literatura lantzea, ulermenezko irakurketa delakoa lantzea eta abar.
Horiek guztiak eta gehiago dira irakasleak landu beharrekoak. Hori horrela izanik, Idazleak ikastetxeetan programak irakaslearen eguneroko lanean lagundu nahi izan du. Programa horretan aurkezten diren ekintza bildumaren bitartez, irakasleak aberastu egin dezkae bere jarduna eta ikasleei egitarau aberasgarria eskaini. Ez du, noski, ikaslea bat-batean irakurzale bihurtuko. Baina egunero-egunero txukun ari den irakasleak badaki ekintza horri etekina ateratzen, ikasturtean zehar egindako beste ekintzekin batera; EIEk eskaintzen duena tresna baliagarria dela.
Esan bezala, azken helburua ikaslearengana heltzea da, horrenbestez, ikaslearengan eragin nahi izateak batzen gaitu. Horrela, irakaslea eta idazlea konplize egiten dira, bien arteko elkarlana nahitaezkoa eginez.
Zehatz-mehatz, bi ekintza mota eskaintzen zaizkie irakasle-ikasleei: ikasgelako saio arruntak eta literatur ibilbideak.
goraIdazleak ikastetxeetan programaren funtsa dugu ekintza hau. Ikasturte hasieran irakasleak liburu bat hautatu eta ikasleekin lantzen du. Liburua irakurri, galderak prestatu eta idazleari buruzko informazioa jaso ondoren, idazlea ikastetxeetara doa ikasleekin hitz egitera. Liburuaz, literaturaz, idazlearen jardunaz… mintzatuko dira. Ikastetxean bertan egiten diren saio horiei esaten diegu saio arruntak.
Saioak nolabaiteko gertutasuna sortzen du, liburuak bizia hartzen baitu horretan. Ikasleak idazlea du aurrean eta bere kezkak agertzen dizkio. Ekintza horrek irakurzaletasunean eragin nahi du, baina azpimarratzekoa da literaturekin hertsiki zerikusia duen beste emaitza batzuk ere lantzen dituela.
gora
Ekintza horretan, euskal literaturako erreferentzia izan diren idazle nagusiak aurkeztu nahi zaizkio ikasleari. Irakasleak bere eguneroko jardunean ematen dio ikasleari idazle klasikoen literaturaren eta eskolen berri, eta horiek guztiak testuliburuetatik jasotzen ditu normalean. Beste edukiak bezalaxe jasotzen ditu horiek ere, matematika eta beste gai guztietako edukiak bezalaxe.
Literaturabideak izeneko ekintzaren bitartez ikasleak edukia beste modu batera jasoko du: txangoa eskainiko dio irakasleak eta lekuan bertan idazle bat edukiko du zain edukiak modu ez magistralean agertzeko. Narrazio bat jasoko du, lekuak ikusiko ditu… Ikasleak eta irakasleak nekez ahaztuko duten eguna bizitzea da helburua. Jakina da era horretara jasotzen den informazioak beste era bateko eragina duela edonorengan. Literaturarekin zerikusia duen bizipen bat eskaini nahi dugula esan badugu, ekintza horrek bete-betean egiten du bat helburuarekin.
goraEAEko ikastetxe guztiek irailaren 21tik 23ra bitartean jasoko duzue programari dagokion gutuna. Bertan dituzue jarraitu beharreko pausuak.
Lehenik eta behin, informazio honen bukaeran dituzuen hiru linketako batean klikatu behar duzue, zuen ikastetxearen lurraldeari dagokiona hain zuzen. Ondoren, maila ezberdinak eta literaturabideak aukera agertzen dira; klikatu interesatzen zaizuena. Lehen kasuan, alfabetikoki zuen probintziari dagokion eskaintza duzue (idazleak eta liburuak); bigarren kasuan aurtengo lau literaturabideak dituzue.
Aukeraketa egin ondoren, ESKAERA BIDERATU eta eskatzen diren datuak bete behar dira. Beharrezkoa da hutsune guztiak betetzea, baita ikastetxearen IFK zenbakia ere (CIF-a).
Jaurlaritzak finkatutako arauen baitan, bi azpimarratzen ditugu bereziki EIEtik: ikastetxe bakoitzak saio bat izango du zikloko, eta ez da onartuko 40 ikasletik gorako talderik. Saio gehiago nahi izanez gero, nahi adina saio osagarri eska daitezke. Hemen klikatu, orria bete, eta bidali faxez 943 277288 zenbakira, edota e-postaz helbide honetara: programak@idazleak.org
Ez ahaztu, gutunean jartzen duen bezala, eskariak egiteko epea irailaren 28tik urriaren 9ra artekoa izango da.
gora